Info 2001
2001. urtean eta pare bat urtetan edo, Molotoff Irratian musikari buruzko magazinea egin nuen. Horrela aurkeztu genuen:
MOLOTOFF IRRATIKO MAGAZINE MUSIKALA
Euskal Herriko zein nazioarte mailako musika nobedadeei eskeinitako saioa da Molotoff Irratiko Magazine Musikala. Astearte, asteazken eta ostegunero iluntzeko hamarretatik hamaiketara Molotoff Irratiaren sintonian (99.2 fm) entzun daiteke. Kaleratzen diren diska berrien musika entzuteaz gain, taldeei egindako elkarrizketak, kontzertuen aipamenak eta musika albisteak ditugu. Tarteka diskak eta singelak zozketatzen ditugu (943-556346).
Musika estilo oso desberdinak entzun ahal dira saioan bainan beti ere ohiko irrati-komunikabideetan tarterik ez dutenei ematen diegu lehentasuna; euskal musikaz gain bereziki erritmo beltzak (reggae, dub, soul, funk, Hip-Hop, R&B, jazz...), munduko musikak (afrika, brasil, latinoa...) eta musika elektronikoa (house, breakbeat, jungle, drum&bass, trip-hop...).
ORAIN ARTE ENTZUNDAKO NAZIOARTEKO DISKA BERRIAK (2001.urtea)
Besteak beste; Sade, George Benson, Guru-Jazzmatazz, Rae & Christian, Morgan Heritage, Luciano, Bebel Gilberto, Marisa Monte, Sinhead OConnor, Pancho Amat, Vicente Amigo, Richard Ashcroft, Incognito, U2, Enya, Up, Bustle & Out, LTJ BUkem, Professor Angel Dust, Rage Against The Machine, Fat Boy Slim, Bossa Super Nova, Orishas, Dimitri From Paris, Larry Levan, Mr. Bongo, Fila Brazillia, Thievery Corporation, Jazzanova, Face Action, Mr. Hermano, Alan Stivell, Masters At Work, Reggae single berriak...
BILDUMAK: No Categories, Mellow Mellow, 400% Dynamite, Grand Central, Latin Beats- Tribute to Tito Puente, Da Hop, Rought Technique, Sonidos en Agua, Im A Good Woman, Coming Home, Oulele, Racubah, Afrodisia, Glucklich IV, Brazilian Beats, XEN-Ninja TUNE, Club Horizons, Radio Nova...
EGINDAKO ELKARRIZKETAK
Euskal Herria: Anari, Soziedad Alkoholika, Skunk, Morau, Lisabo, Idi Bihotz...
Estatua: Begoña Bong Matu, Nenas Da Ravolta, Fundacion Tony Manero...
URRIATIK ABENDURA BITARTEAN EGINDAKO SAIOETAN ENTZUN AHAL IZAN BADA GUZTI HAU, NOLA GALDUKO DUZU AURRERANTZEAN DATORRENA? Itzali telebista eta sintoniza gaitzazu. Molotoff Irratia (Fm 99.2).
KONFIRMATUTAKO ELKARRIZKETAK:
Urriak 25: SKUNK
Laugarren diska kaleratzear dute eta Europa, Quebec eta Libanoko giraz mintzatuko zaizkigu.
Azaroak 2: MORAU
Andoni Tolosak bere diska berriaz hizketan. Azaroaren 3an kontzertua La Milagrosan irratiaren programazio berriaren aurkezpenean.
Azaroak 8: LIZABO
Esan Ozenkirekin diska berria. Patxi Barrigak egindako elkarrizketa entzungo dugu.
Azaroak 15: BEGOÑA BONG MATU.
Italiako Ramizzia taldearekin batera kaleratutako diskak hitzegingo digu. jamaikako klasikoen bertsioak egiten dituzte bertan.
Azaroak 22: NENAS DA RAVOLTA
Musikalki Hechos Contra El Decoro taldearekin antza haundia duen galiziar talde gazte hau izango da gure artean. Galiziako egoeraz mintzatuko zaizkigu.
Azaroak 29: FUNDACION TONY MANERO
Disko musika estatuan berpizteko asmoa duen Bartzelonako taldearekin elkarrizketa. Dantzan jarriko ote gaituzte?